Gorka Maiz Alustiza, Gabiriarra
«Bertso taldean daukagun giro politarengatik eman dut izena, ez nuen asmorik eta»
Laugaurren aldia dut. Egia esan, ez neukan intentzio handirik apuntatzeko. Aspaldian bertsotan egin gabe, eta gogo berezirik gabe nengoen. Azkenean, Gabirian elkartu garen taldearen babesean hasi nintzen ni ere, eta gustura jardun gara. Horregatik apuntatu naiz, daukagun giro polit horrengatik. Bertsotan katigatu gabe bukatzen badut saioa, nire buruarekin gustura geratuko naiz. Parte hartzea beste presiorik gabe noa, egindakoa eginda.