GoiBerri aldizkariaren 26.alean Hazi Hezi aldizkariari begiratu diote. Erditze luzearen ondoren, Hazi Hezi etxerako haurren heziketa aldizkaria kaleratu du Hik Hasi aldizkariak. Haurren heziketan, haurraren garapen integralean lagundu nahi duen tresna izan nahi du Hazi Hezik. Hiruhilabetekaria da. Hazi Heziren proiektu honetan, bi goierritar dabiltza buru belarri: Joxe Mari Auzmendi koordinatzailea(Legazpi, 1954) eta Ainara Gorostitzu kazetaria eta erredakzio burua (Ataun, 1981).
26. aleak gauza gehiago eskaintzen ditu. Gu Itsasoa, munduaren ataria erakusketa, Maria Angeles Garmendia (Kate Motzean), Antxiñe Mendizabalen, Ion Muñoaren eta Eneritz Gorrotxategiren iritziak, Nerea Garrido (Goierritarrak munduan)… ere aurki daitezke ale honetan.
Eskuratu 26. alea [.pdf]:
• Goiberri [26. alea]