‘Sentitu, pentsatu, ekin’. Horixe da orain 25 urte sortu zen pailazo talde ezagunak urteurrena ospatzeko egin duen diskoaren izena. Urte horietan guztietan grabatutako diskoetan goierritar asko izan dituzte lagun pailazoek. Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazo taldea sortu zela 25 urte bete dira aurten, eta disko berezi bat grabatuz ospatuko dute ekimena. GoiBerri diskaren grabazioan izan da, eta erreporaia osatu du.
Honekin batera, Joxe eta Jazinto Urrestarazu txirrindulari ohiak ere elkarrizketatu dituzte. Joxe (Ataun, 1934) eta Jazinto (Ataun, 1937) Urrestarazu anaiak txirrindulari bikainak izan ziren. Zaharrenak Loroñorentzat lan egin zuen, besteak beste, eta hamar aldiz parte hartu zuen Espainiako itzulian. Gazteena, berriz, oso azkarra zen eta makina bat lasterketa irabazi zituen. Bizikleta utzi ondoren, Joxek kafetegia ireki zuen Lazkaon eta Jazinto taxi-gidaria izan zen.
Eskuratu 36. alea [.pdf]:
• Goiberri [36. alea]