Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna ospatuko da azaroaren 25ean; hori dela eta, Aurora Iturriotz berdintasun teknikariarekin arazo horren, kontzientzia sozialaren eta prebentzio lanaren inguruan hitz egin dute.
Zumarragako Idiakeztarrek belaunaldiz-belaunaldi transmititu dute musikarekiko zaletasuna. Santa Zezilia egunaren bezperan, zaletasun hori nola jaso eta nola sentitzen duten, eta egun nola sortzen duten azaldu dute.
Gazteen atalean, telebistan eta zinean moda aditu eta jantzigile moduan lan egiten duen Natalia Mora estilista urretxuarrarekin izan dira.