
Azaroaren 6a, ostirala, Mozorro eguna
- 18:00. Aramako plaza apainduko dute herriko haurrek eta gaztetxoek.
- 19:30. Mozorrotuen photocall-a argazkiak ateratzeko. Mozorrotzeko gaia: ‘Arama Western’.
- 20:00. Jaien hasirako txupinazoa. Pregoia Manu Unanuek egingo du.
- 23:00. Kontzertuak: Tapia eta Leturia Zaunk Sistem, eta Balantza erromeria taldea. Atsedenaldian, bingoa.
Azaroaren 7a, larunbata
- 17:30. Potx magoaren ‘Zintzilik’ ikuskizuna, Iriarte aretoan.
- 19:30. Herriko trikitilariak, plazan.
- 20:45. Herri afaria, Euskal Parrillak.
- 23:30. Joselu Anaiak musika taldea. Atsedenaldian, bingoa.
Azaroaren 8a, igandea
- 12:00-14:00. Puzgarriak, pilotalekuan.
- 12:00. Hamaiketakoa, Arrikutz elkartean.
- 16:00-18:00. Puzgarriak, pilotalekuan.
Azaroaren 9a, astelehena
- 18:00. Gaztaina koskatze herrikoia, haur txokoan.
Azaroaren 10a, asteartea
- 20:30. Gaztaina jana, Intsausti eta Larrañaga trikitilariek girotuta.
Azaroaren 11, asteazkena, San Martin eguna
Ez da ekitaldirik izango, greba orokor deialdiagatik.



