Gaur Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako eguna da. Erailketaren gailurraren azpian metatzen diren indarkeria asko ikusezinak dira. Hala neska gazteek nola adineko andreek berdintasunaren bidea bihurria dela diote.
Erreportaje honen haria Emakumeenganako Indarkeriaren Eguna da. Gaur da. Albistegietan 2016ean gizonezkoek eraildako emakumezko kopurua emango dute gaur; akaso, gaiaren ertzeei erreparatuko diete. Datozen lerroetan 2001ean jaiotako hiru emakumeren testigantzen alboan 1930-1946 tartean jaiotako lau andrazkorenak daude. Hizpideak beldurrak eta indarkeriak dira; lehengoak eta oraingoak.
Abiapuntua Emakundek orain gutxi kaleratutako ikerketa bat da. Beldurra aztertu dute espazio publikoan eta beldur horrek generoa duela ondorioztatu ere. Neska gazteak kalean ibiltzeko beldur dira; bakarrik, ilunetan, toki desatseginetan. Beldur horrek gora egin du azken urteetan.
Beldurra nori? Gizonezkoei. Gizonezkoak dira beldur horren jomuga, baita gizonezkoak berauek kalean deseroso sentiarazten dituen subjektuak ere. Gizonezkoek, ordea, lapurtu edo kolpatuko dituztenaren beldur dira. Emakumezkoen izua harago doa eta gorputzaren bortxari diote beldurra.
Hori guztia ikerketak dioena, besteak beste. Baina zer diote emakumeek? Zer egungo neska gazteek? Zer garai bateko andreek? Bakar batek ez du inoiz kolperik jaso. Aitzitik, indarkeria ispiluan jarrita, kolperik gabekoa agertzen da, kolpeen gailurraren oinarrian.
Jazarpena nozitu eta ahaldundu ‘Lasaiago’ bizi izan direnak