Urte Zahar egunean eta Urte Berri egunean inguruko mendietara igotzeko ohitura asko zabaldu da Goierrin. Zumarraga, Ordizia eta Idiazabal Herri Lagunkoiak dira, adinekoen nahiz mugikortasun zailtasunak dituztenen gizartean aktiboki parte hartzea bermatzeko egitasmoko parte baitira. Urre amaitzerako enpresa askotako langileek afariak egiten dituzte eta Beasainen elkartzen dira gehienak. Mikel Arriaran Ehunzango batukadako kidea ere aldizkarian ageri da, Urretxun mila lagunen danborrada gidatu baitu. Kate motzean saileko galderei, berriz, Jone Beldarrain historialariak erantzun die.