Tentsio altuko argindar lineak izango duen ibilbidea azaltzeko bilerak egin dituzte Goierriko hainbat herritan; herritarrak proiektuaren kontra badaude ere, eskertu dute informazioa jasotzea.
Bestalde, Axier Mujika Aramako alkateari elkarrizketa egin diote. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko zuzendaritzako kide da Mujika.
Gazteen atalean, Mikele Tolosa, Goierri kirol elkarteko tropelean dabilen 13 urteko neskarekin hitz egin dute. Motzean atalean berriz, Berriaren 10. urtemuga dela eta Beasainen egingo den jaialdiaren berri eman dute.