Hogei urte dira aurreneko mendizale goierritarrak, Joxe Ramon Agirre ‘Marron’ ataundarrak, Everesteko gailurra zapaldu zuela. Harrezkero, Pedro Garcia ordiziarra izan da munduko gailurrera iritsi den bigarren goierritarra. Bi balentria haiek gogoan izan dituzte mendizale goierritarrek.
Bestalde, Goierriko ikastetxeetan LOMCE legearen kontra piztutako mugimendua izan dute aztergai. Gazteen atalean, San Joan egunean pilotari ezagunekin jokatuko duen Xanet Imaz segurarra elkarrizketatu dute. Mendi ibilbideen atalean, berriz, Ataunen, Lizarrustitik Lareoko urtegira bitartean dagoen bidea landu dute.