
Ataungo IV Natur Zikloan bi hitzaldi eta ikus-entzunezko emanaldi eta solasaldia egingo dituzte. Denak Ataungo Herri Antzokian izango dira 18:30ean.
• Irailak 22, ostirala: Ataungo Domoa
Ataungo Domoari buruz egin den lanaren aurkezpen-solasaldia. Hizlariak: Arantza Aranburu, Arantxa Bodego, Nia Schamuells eta Garazi Auzmendi.
• Irailak 26, asteartea: Iñaki Antiguedad
Klima aldaketa: uraren eta lurraldearen ikuspegitik hitzaldia izango da. Hizlaria: Iñaki Antiguedad Hidrogeologian Katedraduna.
• Irailak 27, asteazkena: ‘Ta argiya in zan’
Ta argiya in zan ikus-entzunezkoa izango da. Ondoren, erakusketa eta solasaldia. Hizlariak: Eli Pagola eta Ainhoa Gutierrez.