Uztailak 19, ostirala
- Barraken irekiera. Bizkaia pasealekuan. Egunero egongo dira bertan. 15:00etatik 17:00etara zaratarik gabeko orduak izango dira.
- 22:30. Boxeo Jaialdi Handia Beti Alai pilotalekuan.
Uztailak 20, larunbata. Txikien kuadrilla eguna
- 09:45. Kadete mailako 51. Txapel Gorri Txirrindulari probaren irteera, Gudarien Etorbidean.
- 10:00. 2023. urtean erroldatutako jaioberriei zapiak emateko ekitaldia.
- 11:15. Kadete mailako 51. Txapel Gorri Txirrindulari probaren amaiera.
- 12:00. Txupinazoa, haurren egunaren hasiera. Aurrez, udaletxean, aginpidea emango zaie haurren alkate jaun-andreei. Plaza Nagusian, txikien kuadrillen elkarretaratzea.
- Ondoren. Buruhandi eta Erraldoiak, Ordiziako Txistulariek, trikitilariek, Burrunbazale Txarangak eta txikien kuadrillek lagunduta.
- 14:00. Umeen bazkari herrikoia, Plaza Nagusian.
- Ondoren. Xaiborrekin dantzaldia, Plaza Nagusian.
- 16:00-19:00. Ur parkea Garagartza plazan eta inguruetan.
- 17:00. 20. Ordiziako gomazko pilota txapelketako pala-partida finalak.
- 18:00. Buruhandi eta Erraldoiak udaletxetik, txikien kuadrillek lagunduta, Burrunbazale txarangarekin.
- 20:00. Burrunbazale txarangarekin txikien kuadrillen kalejira, udaletxetik.
- 22:00. Haurren mozorro dantzaldi handia, Burrunbazale txarangarekin, Beti Alai pilotalekuan.
- 23:15. Zezen suzkoa, Zuhaiztian, Burrunbazale txarangak girotuta.
- 23:30-01:30. Jaian Jai taldearen kontzertua, Domingo Unanue plazan.
Uztailak 21, igandea
- 10:00. Goiz-eresia Ordiziako Txistulariekin.
- 10:45. Haurren Alkate jaun-andreei harrera egingo zaie udaletxean.
- 11:00. Meza Nagusia parrokian.
- Meza bukatzean. Danbor eta upel-joleen taldeek, Beti Argi Bandaren laguntzaz, Ordiziako Martxa joko dute. Antolatzailea: Katekesi taldea.
- 12:00. Haurren ohiko aurreskua, Plaza Nagusian. Antolatzailea: Amets Bide dantza taldea.
- 16:30. Ordizia 26. pilota txapelketako finalak, benjamin eta infantil mailetan, Beti Alai pilotalekuan. Antolatzailea: Txapagain.
- 16:45. Rabbit Academy, Pazko arrautzen lapurreta handia filmaren emanaldia, doan, Herri Antzokian.
- 18:30. Kantinerak udaletxetik Buztuntzara abiatuko dira haurren danborradarako, Beti Argi Bandarekin. Antolatzailea: Katekesi taldea.
- 19:00. Haurren danborradaren irteera, Buztuntzan; bukaera Plaza Nagusian izango da. Danborradari bukaera emateko Gurrutxaga maisuaren Ordiziako Martxa joko da. Jarraian, kalejira.
Uztailak 24, asteazkena. Ohiko asteroko azoka
- 11:15. Txupinazoa, San Jose egoitzan, Burrunbazale txarangak alaituta.
- 12:00. Txupinazoa udaletxean jaiei hasiera ofiziala emateko, Burrunbazale txarangak alaituta, Ordizia Igeriketa, Ordizia Rugby eta Urdaneta ikastetxeko ordezkarien eskutik. Hirurek 50. urteurrena bete dute.
- 12:15. Buruhaundi eta Erraldoiak, txistulariek, trikitilariek eta Burrunbazale Txarangak alaituta.
- 17:30. Bigantxak eta kuadrillen arteko 18. bigantxa-futbol txapelketa-Johan Usabiaga 14. Memoriala, San Bartolome auzoko zezen plazan.
- 18:30. Zirko Txoskoren eskutik, Indartsuak ikuskizuna, Garagartza plazan.
- 19:30. Burrunbazale Txarangarekin kalejira.
- 21:30. Danborrada irtengo da Buztuntzatik. Herriko kaleak zeharkatuko ditu. Danborradari amaiera emateko, Gurrutxaga maisuaren Ordiziako martxa joko da Plaza Nagusian. Aldi berean, Jesus Mari Garatek sortutako koreografia dantzatuko dute Amets Bide dantza taldeko dantzariek. Mugkortasun berezia dutenentzako eremua egokituko da.
- 00:00. Herriko kaleetan zehar, Rockalean taldearekin musika kalejira.
Uztailak 25, osteguna
- 07:30. Laguntasuna Errondailarekin goiz-eresia, Garagartza plazan.
- 08:45. 101. Ordiziako Klasika Nazioarteko Txirrindulari Probako parte hartzaileen aurkezpena, Jose Migel Barandiaran plazan.
- 10:00. 101. Ordiziako Klasika Nazioarteko Txirrindulari Probaren irteera, Gudarien etorbidean.
- 13:00. Laguntasuna Errondaila Plaza Nagusian.
- 14:00. 101. Ordiziako Klasika Nazioarteko Txirrindulari Probaren amaiera, Gudarien Etorbidean.
- Ondoren. Sari banaketa Jose Migel Barandiaran plazan.
- 17:00. Txikienen paleta larruz erakustaldia eta Ordizia Hiria txapelketaren finalak, paleta larruz eta pala motzez, Beti Alai pilotalekuan.
- 18:00. Bigantxak eta errekortari gazteen erakustaldia, San Bartolome auzoan.
- 18:30. Buruhandi eta Erraldoien alardea, udaletxetik abiatuta.
- 19:00. ZTANDAP ikuskizuna Garagartza Plazan. Binakako bakarrizketa umoretsuak Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenarekin.
- 19:00-22:00. Indarkeria sexistarik gabeko gunea, karpa informatiboa (Samurra), Zuhaiztian. Indarkeria sexistari buruz kontzientzatzeko eta iritzi eta bizipenak jasotzeko gunea, 12 urtez gorakoentzat.
- 21:00. Beti Argi bandarekin kalejira, udaletxetik abiatuta.
- 22:30. Golden Apple Quartet taldearen emanaldia, Plaza Nagusian.
- 23:30-02:30. Ailaket elkartearen Testing programa Zuhaiztian: drogei buruzko analisia eta informazio karpa.
- 23:30-02:30. Disko-Festa Xaibor DJrekin, Bazterretxe plazan.
Uztailak 26, ostirala. Santa Ana eguna
- 06:00. Ohiko Goizaldeko Danborrada, Gudarien Etorbidetik.
- 08:30. Irungo Udal Musika Bandaren Kalejira, udaletxetik abiatuta.
- 09:30. Bigantxak San Bartolome auzoko zezen plazan.
- 11:00. Meza Nagusia eta prozesioa.
- 12:15. Agintarien soka-dantza, Plaza Nagusian.
- 13:00. Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua Garikoitz Gonzalez Munduate maisuaren zuzendaritzapean, Plaza Nagusian.
- 18:00. Profesionalen arteko eskuz binakako pilota partidak, Beti Alai pilotalekuan. Lehenengo partida: Elezkano II-Gabirondo/Salaberria-Erostarbe; bigarren partida: Altuna III-Tolosa/P. Etxeberria-Zabaleta.
- 19:00. Gautxori Txaranga ibiliko da kalez kale, udaletxetik abiatuta.
- 20:00. Emotio abesbatzaren kontzertua parrokian. Gonbidatua: Granadako Coro de las Ciencias de la Educacion abesbatza.
- 21:00. Beti Argi bandaren kalejira herrian zehar.
- 22:30. Mariachi Los Tenampas taldearen kontzertua, Plaza Nagusian.
Uztailak 27, larunbata. Santanazaleen eta kuadrillen eguna
- 10:00. Goiz-eresia Ordiziako Txistulariekin.
- 11:00. Santanazaleen meza parrokian.
- 12:00. Santanazaleen ohiko esku-dantza, Plaza Nagusian. 1509tik egiten da.
- 13:00. Kuadrillen irteera, udaletxetik.
- 18:30. Euskal Herriko errekortarien erakustaldia San Bartolome auzoko zezen plazan.
- 21:00. Beti Argi bandarekin kalejira.
- 22:00-01:00. Indarkeria sexistarik gabeko gunea, karpa informatiboa (Samurra).
- 22:00-00:30. Urrats erromeria, Garagartza plazan.
- 23:30-02:00. Disko-Festa Xaibor DJrekin, Bazterretxe plazan.
- 00:30-03:30. London Orkestraren ikuskizuna eta dantzaldia, Plaza Nagusian.
Uztailak 31,asteazkena
- 10:00etatik aurrera. Lazkaomendiko zelaietan, usakume jaurtiketa colombaire erara.