18:30. Luzio Gabiriaren omenezko bertso jaialdia, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Bertsolariak: Maider Arregi, Antton Fernandez, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Gorka Pagonabarraga.
Abenduaren 12a, osteguna
18:00-21:30. Arabar Errioxako ardoaren 31. azoka, Urretxuko Iparragirre plazan.
19:00. Arabar Errioxako Manuel Ruiz ardoaren dastaketa irekia, Urretxuko udaletxeko portalean.
Abenduaren 13a, ostirala, Santa Lutzi eguna
08:00-14:00. Zaldi aziendaren nahiz bestelako abereen feria eta sariketa, Zumarragako Urdaneta hiribideko feria tokian.
09:00-14:00. Nekazaritzako tresnen feria, Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan.
09:00-14:00. Azoka bereziak:
– Fruta eta barazki sariketak, Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Euskal Herriko jakiak salgai izango dira: eztia, ogia, gazta, taloak…
– Errezil sagar, fruta eta barazki sariketak, Zumarragako Euskadi plazan. Eskulan erakusketa eta Euskal Herriko jakiak salgai izango dira.
– Euskal Oiloa erakusketa, Areizaga-Kalebarren plazan.
– Eskualdeko ezti sariketa, Gipuzkoako Eztizaleen Elkarteak antolatuta, Areizaga plazan.
09:00-14:00. Eskulanen erakusketa eta salmenta, Urretxuko Iparragirre kalean.
09:00-15:00. Eskulanen erakusketa eta salmenta, Zumarragako Euskadi plazan eta Zelai Arizti pilotalekuan.
09:00-16:30. Arabar Errioxako ardoaren 31. azoka, Urretxuko Iparragirre plazan.
09:00. Urretxuko Lizarriturri Txistulari Elkartearen eta Iratzarri Dultzaineroen kalejira.
09:00. Zumarragako eta Urretxuko Santa Lutzi feriako 30. argazki rallya. Nahi duen orok parte har dezake. Digitalean aurkeztuko dituzte lanak, jpg formatuan. Gaia izena ematean jakinaraziko da. Izen-ematea: egunean bertan, 09:00etatik 10:00etara, Urretxuko kultur etxean.
10:00. Tolosako dultzaineroen diana.
10:30-12:30. Secundino Esnaola musika eskolako trikitilari taldearen kalejira, Zumarragako eta Urretxuko kaleetan.
11:00etatik aurrera. Burduntzian erretako txekorraren pintxoak Labeaga kalean, Gernikako Arbola plazaren goialdean. Jasotako dirua Marea Urdina irabazi asmorik gabeko elkartearentzat izango da.
11:30. Zumarragako Musika Banda eta Antxiñako Ama Txistulari Taldearen kalejira.
12:30. Herri kirolak, Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
13:30. Fruta, barazki, errezil sagar, ezti eta ganadu sariketetako sari banaketa, Areizaga-Kalebarren plazan.
11:00-14:00. Non dago Wally? lehiaketa. Wally eta bere hiru lagunak aurkitu eta mugikorrarekin argazki bana ateratzea da helburua. Laurekin argazkia ateratzen dutenen artean azokan erositako produktuekin osatutako bi saski zozkatuko dituzte.
17:00. Profesionalen arteko pilota partidak, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Jaka-Imaz // Artola-Mariezkurrena II. Sarrerak aspepelota.eus webgunean eros daitezke.
18:00. Idi probak, Zumarragako Euskadi plazan. Parte hartzaileak: Asier Izagirre Ipiña, Patxi Aranberri eta Rafa Alegria.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea