Dena prest dago igandean Durango eta Iruñea batuko dituen giza-katerako. Dinamika honetaz eta erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduaz hitz egin du Angel Oiarbidek, Gure Esku Dago ekimenaren bozeramaileak. Horrez gain, Nazioen Mundua ekimena Idiazabaldik Goierrira, eta hau Euskal Herri osora nola zabaldu zen azalduko dute, irudien bidez.
Bestalde, gazteen atalean, festetarako Beasaingo gaztetxea prestatzen ari den kabaret ikuskizunaz ariko dira.