Eñaut Arretxe segurarra eta Izaro Intsausti ordiziarra Argentinako Necochean izan dira Hator Hona egitasmoarekin eta bertan bizitakoa kontatu dute. Zumarragako ArcelorMittal, lehengo Orbegozo, lantegia aldi beterako ixteko izan diren hotsak direla eta lantegi garrantzitsu honen inguruko erreportaje zabala ere bada Goiberriren zenbaki honetan.
Lau elkarrizketa ere badira irakurgai: Xabier Dorronsoro Zeraingo Udaleko langilea, Antonio Molina Esteban Orbegozo lantegiko langile ohia, Ignacio Alustiza gabiriar jatorriko argentinarra eta Julian Auzmendi Legazpiko txistularia. Horrez gain, Goierri zeharkatzen duen trenbidearen 150 urteurrenaren inguruko erreportajea duzue ‘garai batean’ sailean.