Cho Oyu mendia igo berri duten hiru goierritarrak dira protagonista, Pedro Garcia ordiziarra, Xabier Urrate urretxuarra eta Oier Plazaola zumarragarra. Bi Bala taldeko Aitzol Barandiaran ataundarrari egindako elkarrizketa ere bada GoiBerrin. Nekane Munduate artista ataundarra albiste da bi erakusketa dituelako egun hauetan. Gabiriak ere badu bere tokia GoiBerriren zenbaki honetan, Kate motzean sailean Eñaut Asurabarrrenak eta Gure lurrean sailean errezil sagar lehiaketak hain zuzen. Zegamako San Martin azokako egitarauak ixten du aldizkaria.