Ainhoa Garmendia abeslariaren elkarrizketa dago irakurgai GoiBerriren 125. zenbaki honetan, soprano legorretarrak kontzertua emango du Ordizian. Beste bi elkarrizketa ere badira aldizkarian, Itziar de la Granja pintura irakasleari eta Maite Murgia txirrindulariari eginak. Gerriko ikerlan bekaren irabazleek, Luxia Iriondo, Uzuri Aboitiz ea Beñat Garmendia, Ordiziako feriaren inguruko azterketa egin dute. Ordiziarra zen Victor Mendizabal indianoaren berri ematen duen erreportajea ere bada. Ormaiztegiko San Andres festetako egitarauarekin bukatzen da aldizkaria.