GoiBerri aldizkariaren 24. aleak bi elkarrizketa interesgarri eskaintzen ditu. Bata, Marian Bidegaini eginikoa. Maizpide euskaltegiaren bilakaerari estu lotuta dago Marian Bidegain gabiriarraren (Mutiloa, 1959) ibilbidea. Aurretik, Goierriko Euskal Eskola aitzindarian ibili zen, euskara eskolak ematen, 1978az geroztik.
Eraikin berrian barnetegia sortu zutenetik, 1988tik, zuzendaritzako hiru kideetako bat izan zen —idazkari akademiko—, lehen hiru zuzendariekin: Dionisio Amundarain, Pello Joxe Aranburu eta Lurdes Amundarain. 1997an ardura gorena hartu zuen, zuzendariarena. Abuztu azkenean utziko du kargua, 15 urte eta gero.
Bigarren elkarrizketa Migel Irizar gotzain ormaiztegiarrari eginikoa da. Urte luzetan gotzain izan da Perun. Duela gutxi hartu du erretiroa, eta maiatzean Euskal Herrira etorri zen. Dena den, Amerikara itzultzeko asmoa du.
24. aleak gauza gehiago eskaintzen ditu. Enrike Lakalle (Kate Motzean), Iñigo Igartzaren, Aitor Sarriegiren eta Iñaki Apalategiren iritziak, Josu Sarasola (gazteak), Ione Berasategi eta Alazne Oiarbide (Goierritarrak munduan) eta segurar txirrinduzale batzuk argazki bat ere aurki daitezke ale honetan.
Eskuratu 24. alea [.pdf]:
• Goiberri [24. alea]