‘Lau hormen arteko irriak’ erreportajean, kartzelan preso egon eta umea izatea erabaki duten Lierni Armendariz eta Oskarbi Jauregi goierritarren kasua landu du GoiBerri aldizkariak.
Bestalde, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Goierriko museo eta interpretazio zentroen eskaintza aztertu dute.
Kate Motzean atalean, Mikel Etxenike Olaberriko zaldun gazteari egin diote elkarrizketa. Gure Lurra atalari dagokionean,Zumarragako Eitza auzoan negutegia duen Nerea Soraluze nekazariarekin egon dira.