Lan politikoa egiteagatik, Goierriko hiru lagunen kontrako epaiketak hasiko dira aurki, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gazte erakundeen kontrako auzian epaituko dituzte Xumai Matxain eta Ion Telleria. Jon Gorrotxategi berriz, herriko tabernen auzian.
Tuterako Argia ikastolaren aldekoa izango da aurtengo Nafarroa Oinez jaialdia. Festa horren antolakuntza lanak oso gertutik bizi dituzten bi goierritarrekin izan da GoiBerri aldizkaria.
Gazteen atalean, Ordiziarrock jaialdiaz eta herriko taldeentzako entsegu lokalez ariko dira. Gure Lurra sailean, berriz, Legorretako Ugaro ikastetxean urtetan mantendu duten baratze ekologikoaren proiektuaz.