Santu guztien egunez, hildakoak gogoratzeko ohitura oso errotua dago, bai Goierrin eta baita Euskal Herri osoan ere. Baina urteen poderioz, ohitura horiek ere ari dira aldatzen, baita ehorztearen eta erraustearen ingurukoak ere.
Bestalde, sukaldaritza makrobiotikoak gero eta jarraitzaile gehiago ditu beraien osasuna zaintzen saiatzen direnen artean. Horren adierazgarri da laugarren urtez egingo den Goierri Ekologikoa ekimena; Garbiñe Etxanizek, gai horren inguruko azalpenak eman ditu.
Ibilbideen atalean, Segurako ikuspegi ederrak eskaintzen dituen Azpillako buelta egin dute, ibilbide erraz bezain dotorea.