Maria Zabala 50eko hamarkada hasieran iritsi zen Legazpira, eta harrezkero lapiko artean egin du ia bizi osoa; azken 30 urteetan, Legazpiko Gizarte Zentroko sukaldean lan egin du. Jakitea elkarteak saria eman dio, betiko sukaldaritzan aritu izanaren aitortza moduan..
Bestalde, Goierriko merkatari elkarteak elkarlanean garatzen ari diren egitasmoen berri eman dute, aste honetako erreportajean. Bareak (Beasain), Ordizian eta Lazkaon elkarteek, txartel bakarra eta Marketplace ekimena jarri nahi dituzte martxan, hiru herrietan.
Gazteak atalean, Mikel Laboa bertsolari sariketa irabazi duen Maialen Akizu urretxuarrarekin hitz egin dute; Motzean atalean berriz, San Valentin eguna dela eta, maitasun erromantikoaren eredu okerraz hitz egin dute Nerea Elias antropologoarekin.