Txikitako ametsa bete eta hegazkin pilotu izatera iritsi da Xabier Dorronsoro olaberriar gaztea. Hegazkinen instruktore izan ondoren, martxotik aurrera Vueling konpainian hasiko da lanean, abioi komertzialen pilotu modura.
Bestalde, Ordiziako Oianguren parkea zaintzeko helburuarekin, bertako ondare naturala aztertu eta kudeaketa plana egin dute, eta orain, herritarrengana gerturatzeko lehen pausoak ematen hasi dira Udala eta Aranzadi, elkarlanean.
Gazteak atalean, KKinzona irrati librean Gu ta gutarrak saioa gidatzen duen Gorka Santesteban zumarragarrarekin hitz egin dute. Motzean berriz, saltxa guztietan sartuta ibiltzen den Iker Azpeitia legazpiarrarekin izan dira.