Idazle eta editore lanari esker da ezaguna Xabier Mendiguren beasaindarra, baina tarteka, antzerkirako lanak ere egiten ditu. Hamlet obra ezaguna egungo Euskal Herrira egokitu du orain, eta Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu taldeen artean taularatu dute.
Bestalde, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Donostian egingo den 25. Lilatoia gai hartuta, proba horretan parte hartzen duten emakume goierritarrekin hitz egin dute. Besteak beste, Ordiziako eta Legazpiko talde bana joango dira.
Gazteak atalean, Zumarragako Musika Bandarekin bakarlari moduan joko duen Lucia Otaegi musikariarekin hitz egin dute. Motzean atalean, berriz, Martxoan Bertsoa lehiaketaren inguruan dokumentala egin duten Eli Agirre eta Maialen Torres gazteekin izan dira.