Euskal txirrindularitzaren hitzordu nagusia, Euskal Herriko Itzulia Ordizian hasiko da aurten. Jose Luis Arrieta Euskal federazioko lehendakariak ondo ezagutzen ditu Goierriko errepideak, gurasoak zegamarrak baititu. Goierri itzuliarentzat “izugarrizko euskarria” dela dio.
Bestalde, UGLE lanbide eskolan duela bi urte martxan jarritako ortoprotesika zikloaren nondik norakoak azaldu dituzte, arduradunekin zein ikasleekin hitz eginda.
Gazteen atalean Euskadiko txapeldun izendatu duten Beñat Lardizabal ehiztari segurarrarekin hitz egin dute.