Azala: Xabier Zaldua aizkolari eta kirolari zumarragarra Gailurra Xtrem telebista saioan parte hartzen ari da eta Euskal Pentatloi Txapelketan parte hartu behar du.
3. orria: Aizpea Lasa Muxika, marka diseinatzaile itsasoarra.
6. orria: Ibai Aranburu eta Josu Otaegi Urretxuko erraldoien eta buruhandien konpartsako kideak.
8-9. orriak: Lazkaoko Enparandegi baserriko Mari Karmen Garinek artazorrozko alfonbrak ehundu ditu.
12. orria: Santa Anastasiaren hezurrak Urretxun.
13. orria: Sagardo Astearen atarian bi tailer Igartubeiti baserrian: Zer da kixkia? eta Kirikoketa.
14. orria: Altzagako San Migel festak.
15. orria: Gaintzako San Migel festak.
16. orria: San Migel Ormaiztegin.
17-19 orriak: San Migel eguna Lazkaon.