Azala: Iñaki Telleria musikariari elkarrizketa. Perkusio jolea da idiazabaldarra.
3. orria: Beñat Jauregi legorretarrari elkarrizketa kate motzean.
6. orria: Ane Irribarria aramar atleta gazteari elkarrizketa.
8-9. orriak: Astana taldeko hiru txirrindulari goierritar: Gorka eta Ion Izagirre ormaiztegiarrak eta Alex Aranburu ezkioarra.
12-13. orriak: Itsu bertsolariek eta beraien emazteek bertso jarriak kantatzen zituzten xoxen truke. Seguran ba zen bikote bat.
14. orria: Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasleek garabiak eraiki dituzte, teoriak praktikan jarriz.
15. orria: Lur eta Amets filma Beasainen aurkeztuko dute.
16-17. orriak: Ur putzua eraiki dute Ataungo Joxemiel Barandiaran herri ikastetxean, landareak eta animaliak nola hazten diren ikusteko.
18. orria: Otsailak dakartzanak.