Ardagaia (Fomes fomentarius) zuhaitzen enborretan bizi den onddoa da.
Antzina oso beharrezkoa zen sua pizteko eta piztutako sua leku batetik bestera eramateko. Duela 5.000 urte, Ötzi izotzezko gizonak lau zati zeramatzan, itxuraz sua pizteko erabiltzeko.
Aurreko mendera arte elizan, pazko egunean, bedeinkatutako su berria baserrietara eramateko erabiltzen zen. Gero urte guzian sua pizuta mantentzen zen sukaldean.