
Goierriko Artadi ia denak Ataunen daude (302 ha). Gipuzkoan ere artadiak oso ezhoikoak dira, baso mediterraneoak baitira. Artadi kantauriarrak garaiera txikiko basoak dira (8-10 metro). Gipuzkoan, lur lehorrenetan agertzen da artea, Ataungo kareharrizko lurzoru trinkoetan eta kostaldeko flyschetan.

 
					 
					 
 								
							
 
					



























































































 
                    