Iñaki Apalategi: Espazio publikoa

Inaki-ApalategiIñaki Apalategi Astigarraga

  • Gaia: Espazio publikoa
  • Neurria: Koplak
  • Doinua: Oihaneko pagoak blai

Denon leku deituriko
ingurune modeliko
azkenaldian bihurtu zara
ez espazio, ez publiko

Denon espaloi zein plazak
gaur bezeroen terrazak
berriro bueltan ‘denon’ izaten
ez dira horren errazak

Atsedenaren fikzio
aisiaren abstrakzio
badira oraindik bankuak plazan…
bertako dekorazio

Lehen bazen aulki urri han
gaur asko, leku urrian
orain guztia neurtzen delako
neurriz kanpoko neurrian

Ni ere maiz bertan trago
gustora eginda nago
baina espaloia akanpaleku
zertan bihurtu ez dago

Ahazturik ebidentziak
gora inkoherentziak
denak gustora: udalek xoxak
ta tabernek lizentziak
osaba Sam, goraintziak.

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Maide Garmendia Jauregi
  • Gaia: Sega

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>