German Urteaga Garmendia
- Gaia: Buru osasuna
- Neurria: Hamarreko txikia
- Doinua: Agur sagar beltzaran
Berdin plazan, lanean
eskolan, etxean
berdin klima beroan,
hotzean, hezean
alperrik ari da bat
bere ihesean
pertsonak jarraituko
du noraezean
behar duen arreta
ipini ezean.
Bera gabe bihurtzen
da dena iluna
infernu bilakatzen
da gure garuna.
Bera gabe inora
ez goaz, laguna
bera gabe hutsala
da gure jarduna,
beraz, zaindu dezagun
buru-osasuna.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Graxi Elosegi Madariaga
- Gaia: Etxetik 3.000 kilometrora baina gertu