Aratz Igartzabal Bidegain
- Gaia: Norbere ikasketak
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Aita izena
Bizitza hontan ikasiz goaz
gehienean ttirri-ttarra
bakoitzak bere erritmoa du
eta hori ez da txarra
gauza normaltzat hartu ditzagun
parrea eta negarra
alde batetik oso gogorra
beste aldetik earra
gure usteak ta sinismenak
zalantzan jarri beharra
Iraganari ematen zaio
gaur horrenbeste garrantzi
eta oraina bizi behar da
bestela hainbeste antsi
pentsatu,onartu eta hausnartu
pertsona bezala hazi.
Nahiz ta esaldi honek lehenago
etzidan egiten grazi.
Bizitza hontan ez da besterik
ikasi ta desikasi
Hurrengoa
- Bertsolaria: Maddi Aiestaran Iparragirre