Lander Arizmendi: Osinalde

Lander-ArizmendiLander Arizmendi Fernández

  • Gaia: Osinalde
  • Doinua: ETAren su-etenetik

«Hator Lander ta aurtengo
kanporaketara batu».
Halako gonbitak ezin
du izan ezetza tratu.
Baina tximeletak ziren
arkakuso bilakatu
ta beldurraren beldurrez
otoitzetan zenbat Santu.
Munduak biratzen utzi
zezan nuen behin eskatu
ta baten batek aditu
banindu, madarikatu!
Ez zenuen erregua
zertan literalki hartu.

Adiera mordo daude
‘osin’ hitzaren jabetzan:
‘asuna’ izan daiteke,
bere arantzen babesan;
‘putzu’ edo ‘amildegi’
nornahi jausteko sorpresan,
txapelketa baterako
izenak ze kontraesan…
Aurtengo aukera baina
hori aldatzean zetzan,
ziztada ta ipurdiko
gabe kantatu genezan,
esanahiek ez zezaten
haiek nahi zutena esan.

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Aitor Sarriegi Galparsoro
  • Gaia: Denbora

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>