Aitor Irastorza: San Silbestre

Aitor-IrastorzaAitor Irastorza Fadrique

  • Gaia: San Silbestre
  • Neurria: Hamarreko txikia
  • Doinua: Zer da gaur Donostian

Prest dauzkat zapatila
Asics takoidunak,
kamiseta termiko
ta tirantedunak,
txokolate barritak
ta praka estunak.
Kalean batzen gaitu
azkenengo_egunak,
korrika urtean behin
egiten dugunak!

Ustez joaten garenak
erbiaren pare,
barraskiloa ez da
ibiltzen hain xuabe!
Oraindik falta dira
bi aste halare.
Entrenatzea igual
izango da hobe…
urtea ekiteko
agujeta gabe!

Hurrengoa

  • Bertsolaria: IƱaki Apalategi Astigarraga
  • Gaia: Bizi moduak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>