Lander Arizmendi: Gauerdiko kafea

Lander-ArizmendiLander Arizmendi Fernandez

  • Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz
  • Doinua: Izarren hautsa

Gauaren beltzak estalitako
zeruak esnatu zaitu,
aulkitik jaiki ta bat-batean
indarrak zaizkizu ahitu.
Kafe kikara goraino bete,
zazpigarrena izan liteke,
nekeak ez zaitzan bahitu.
Berriro ere argi urdinek
sirena dute jarraitu
ta zuretzako pentsatu duzu
«ekaitza ez da lasaitu…
Nahiz orain arte gure oheak,
ahalegin eta indar gordeak
olatuz-olatu blaitu,
tsunamiak hartu gaitu!»

Igarotako amesgaiztoen
irudia datorkizu:
kezka itsaso amaigabe bat
eta erdian beti zu.
Batzuk badatoz, arnasestuka,
batzuk badoaz baina eztulka…
Haizea heze ta izu.
Esku-artean mantala zuri
kirasdun bat darabilzu,
ta ispiluari hurreratzean
irribarre egin dizu.
Adorez bildu, kezkak irentsi
oraindik ezin baituzu etsi.
Ta, ohartzerako, aizu
kafea izoztu zaizu.

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Aitor Sarriegi Galparsoro
  • Gaia: Protokoloak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>