Gorka Azkarate: Udaberri iluntzeetako mendi txangoak

Gorka-AzkarateGorka Azkarate Torner

  • Gaia: Udaberri iluntzeetako mendi txangoak
  • Neurria: Hamarreko handia
  • Doinua: Mutil koxkor bat

Irmo lotuak egonagatik
eguneroko katera,
guztia utzi ta ihes egin
daiteke mendi aldera,
udaberriko egun luzeek
ematen dute aukera.
Mendiak bere berdetasuna
nahi du barnetik atera,
eta gu piztu egiten gara
mendiarekin batera.

Alde batera eta bestera,
pago artean ‘galduta’,
nahi izatera uki daiteke
tontorra, gailurra, punta.
Zoriontasun zantzuak nekez
ahal ditugu ezkuta,
irribarrea eutsi ezinik
txangoa hasi ta buka,
berriz herrira jaitsi ohi da bat
guztiz arnasberrituta.

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Maialen Akizu Bidegain
  • Gaia: Diru birtuala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>