German Urteaga Garmendia
- Gaia: Abenduak 3
- Neurria: Hamalauko berdina
- Doinua: ETAren su etenetik
Abenduaren hiruak
berriz kaixo esan digu
Euskaran Eguna dela
ia gehienok dakigu
emateko oraindik pausu
asko geratzen zaizkigu
halare aurrera goaz
eta geu gera testigu.
Abenduaren hiruak
gugan aski garrantzi du
ta nahiz egun honen bueltan
ekintzaile ibili gu
Euskaran Eguna soilik
ez da abenduak hiru.
Desgaitasunen bat duen
pertsona ororen ahotsa
entzun beharko genuke
ta entzun ezean, lotsa.
Mentala zein fisikoa
oroitu nahi dut bakoitza
hemen ere egiteko
den bidea ez da motza.
Zuen eguna ere bada
nahiz batzuei egin arrotza,
bi gaiak elkartu eta
zabal dezagun bihotza,
zorionak batzuei ta
bestei zorion bikoitza.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Graxi Elosegi Madariaga
- Gaia: Elur protokoloa