Iker Zubeldia: Vicente eta Larrañagaren arteko aizkora apustua

Captura de pantalla 2022-04-12 a las 16.14.55Iker Zubeldia Katarain

  • Gaia: Vicente eta Larrañagaren arteko aizkora apustua
  • Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz
  • Doinua: Iparragirre abila dela

Denek Vicente ipintzen zuten
faboritoaren trazan
gipuzkoarrak Larrañagaren
sorpresaren esperantzan
hura zan arnas hotsa
enborra ezta txotxa
ezpalak aidean dantzan
apustu latza jokatu zuten
Tolosako zezen plazan

Egur txikitan hasi zan Mikel
Iker joan zan haundira
ustekabean biak batera
heldu ziren lan erdira
demaren azkenean
bi miñutun aldean
zakua Otsagabira
lantegi hontan adar jotzeak
garesti ordaintzen dira

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Gorka Azkarate Torner
  • Gaia: Librea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>