- Gaia: Herrimina
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nahiz hasieran zalantza batzuk
sortu Brexit-aren hormak
esperotako babesa eman
dit hemengo jende onak
ta ni trukean ematen nabil
ikerketari neuronak.
Good morning eta good afternoon-ka
bi urtez luzez egonak
ezinbestean garatzen ditu
herriminaren sintomak.
Aldian behingo bertso-saioa,
hango paraje kuttunak
bizikletari zein pilotari
eskainitako egunak,
etxekoekin haserretzea,
trago zain dauden lagunak…
Hain zuzen ere horiek dira
halaxe diost zentzunak:
han gaudenean hain garrantzitsu
irizten ez ditugunak.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Iñaki Apalategi Astigarraga
- Gaia: Espazio publikoak