Aitor Sarriegi Galparsoro
- Gaia: Euskaraldia
- Neurria: Bederatzikoa,handiaren moldekoa, 6 puntuz
- Doinua: Iparragirre abila dela
Beste behin ere Euskaraldia
bi asteotan doitu da
Txapa jantzi ta paseatzera
jende gehiena ohitu da.
Baina behar da arin
aldaketa hel dadin
horren gune pozoitura
kontzientzitik erabakia,
erabakitik ohitura.
Lantoki, prentsa, zinema edo
telebistaren lorratza
eta kaleko erabileran
hobe ez pasa erratza.
Horren atzetik ia
dena da aitzakia
ta ez den arren erraza
guztiok dugu nondik sartua
gure txaparen orratza.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Antton Fernandez Lasa