Amaia Iturriotz Etxaniz
- Gaia: Sanjoanak
- Neurria: Zortziko ertaina
- Doinua: Haize hegoa
Hondarrez estali dute
plazako zoru laua
erre dira arrazoia,
muga eta araua
sugarren txinparten hotsa
katuaren miaua
ez utzi dantzatzeari
motza da eta gaua
Zer aldatu, zeri heldu
zer utzi, zer mantendu
nor ekarri digun hurbil
nor arroztu, nor kendu
nola bizitzari legez
suari so gauden gu
argia ematen digu
ta erre egiten du
Hurrengoa
- Bertsolaria: Aratz Igartzabal Bidegain