Ane Beloki Lopez
- Gaia: Gasteizi
- Neurria: Hamaseiko berdina
- Doinua: Denbora ez da pasatzen
Hasierek amaiera
izaten dute kondena
eta iristen denean
ze tristura ta ze pena
lau urte igaro ditut
pozik Gasteizen barrena
unibertsitatean zein
Kutxin tabernaz taberna
lagunak, juergak, txokoak
pisukideen aldamena
kontatu dizuedana
konta ezin litekeena
(lagunak, juergak, txokoak
pisukideen aldamena)
nola eskertuko dizut
zuk eman didazun dena
Herritik hirira salto
lau urtetarako froga
berehala ohitu nintzen
zure hotz eta goxora
klaseko giroan bertan
edo klasetik kanpora
egindako harremanak
etortzen zaizkit gogora
denbora ez pasa arren
guk nahi degun erritmora
milesker azaltzearren
kasualitatez ondora
(denbora ez pasa arren
guk nahi degun erritmora)
Gasteizen hasitakoa
betirako izango da.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Mikel Urteaga Azkue
- Gaia: En plan a lo…