Ane Beloki Lopez
- Gaia: Txapelketa Nagusia
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Bizia ez nehoiz egoiten
Bertsozalea, bertso frikia
sakona edo kursia
saio txukuna, herri polita
gai on, puntu itsusia
irailetikan aurrera bada
zer entzun ta ikusia
nahiz urtebetez covidak izan
alde batera utzia
aurten berriro itzuliko da
Txapelketa Nagusia
Bertso usaina eduki behar
du aurtengo udazkenak
herririk herri, txokorik txoko
ibiliko gara denak
nahiz eta dantzan egongo diren
bertsolarien barrenak
ikusle eta entzulegoa
hartuko du gozamenak
eta txapela jantzi dezala
gehien merezi duenak
Hurrengoa
- Bertsolaria: Mikel Urteaga Azkue
- Gaia: Jendea