Ane Beloki Lopez
- Gaia: Zerri guztiei heltzen zaie San Martin eguna
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Misiolari baten moduan
Nola San Martin eguna ondo
ospatzen duen herriak
aspaldi hontan protagonista
dira abere berriak:
hauen habitat natural dira
kaleak zein baserriak
begien bistan maiz izan ditut
holakoak igerriak
buztana tente izaten duten
bi hankatako zerriak
Kurrin-kurrinka agertzen dira
eta edozein unetan
baserrietan, etxe giroan
lanean zein tabernetan
baina San Martin aitzaki hartuz
aitortuko dut benetan
txorizo eta txistorrak egin
nahi ditut horien bueltan
behingoagatik jaso ditzaten
odolkiak ordainetan
Hurrengoa
- Bertsolaria: Mikel Urteaga Azkue
- Gaia: Dezimo bila