Aratz Lasa Galparsoro
- Gaia: Eta irailean zer?
- Neurria: Hamalauko berdina
- Doinua: Goizean altxatu eta
Nolako lasaitasuna
kurtsoa buka zenean
kalea deika genuen
ezin geratu etxean
dena ondo zijoala
pentsatzen genuenean
guztia okertu zaigu
erabat oharkabean
kutsatu kasu berriak
telebista piztutzean
Goierri geratu zaigu
birusaren itzalpean (bis)
zer izango ote dugu
uda amaitzen denean
Pasatakoaz ikasten
ez baigara oso trebe
normaltasunaren buelta
guztiok genuen xede
uda giroko usainak
egin zigunez mesede
berriz biltzen hasi ginen
arriskua suma gabe
zer pasako ote zaigun
ezer jakin gabe gaude
ardura faltak ekarri
lezake hainbat nahigabe (bis)
ez harritu irailean
etxe barruan bagaude.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Iban Urdangarin Lardizabal
- Gaia: Oporretako joerak