Aratz Lasa Galparsoro
- Gaia: Ezkutuko pandemia
- Neurria: Hamaseiko berdina
- Doinua: Norbere mundu intimo
Bere burua hil duen
gazte baten notizia
itsasoan hil den beste
migrante baten berria
lan istritipu bat gehiago
dioen egunkaria
odol gorriz zikindu da
berriz ere lantegia
miseria bihurtu da
eguneroko ogia
ta ez diogu jarri izan nahi
egiari aurpegia
sinistu dugun tartean
gutxi batzuen egia
pare paretik pasa zaigu
ezkutuko pandemia
Mundu aurrerakoiean
desjabetuak berantza
gizarte honen praktikan
zenbat duda ta zalantza
dekadentziarantz doa
gazteon iparorratza
baina oraindik ez dugu
bota azkeneko hatsa
aspaldi galdu izan arren
aldaketen esperantza
inkonformismo izpi bat
jaiotzera doa antza
batasunaren indarraz
har dezagun konfidantza
ta beste aldera itzuli
gizarte honen balantza
Hurrengoa
- Bertsolaria: Iraitz Sarasola
- Gaia: Bidesaria