Aratz Lasa Galparsoro
- Gaia: Gazte langileon elkargunea
- Neurria: Hamarreko handia
Bizi ditugun garai latzetan
ez aurrera ez atzera
inkonformismo sumina dugun
geroz ta gehiago gera
larunbatean bazen Ordizin
honentzako irteera
eztabaidatu, formatu eta
disfrutatzeko aukera
indarrak hartu, batu gaitezen
gazteon elkargunera
Antolakuntzak baditu mila
aspektu eta aurpegi
eta guztiak lantzea dugu
beharrezko ta zilegi
elkarguneak formakuntzatik
bide horri dio segi
oztopo eta traben artean
etengabean igeri
gure hautua egin dezagun
txikitasunetik haundi
Hurrengoa
- Bertsolaria: Iban Urdangarin Lardizabal