Aratz Lasa Galparsoro
- Gaia: Normaltasun berria
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke
Normalitate berria edo
heldu omen da behingoaz
baina apenas hitzegin dugu
benetako arazoaz
kaleratzeak, baldintza txarrak
hauek inora ez doaz
aspaldi ez da inor bustitzen
langilearen malkoaz
normalitate berria baina
gauzak berdintsu dijoaz
Hainbat pertsona zendu zaizkigu
urte honetan lanean
bizi osoa jokoan jarriz
bizi on baten nahiean
gauzak normaltzen dijoazela
uste dugun bitartean
pertsona gutxi, ardi beltz gutxi
mugiko da artaldean
eta berandu ez al da izango
konturatzen garenean?
Hurrengoa
- Bertsolaria: Iban Urdangarin Lardizabal
- Gaia: Gure basoak