Beñat Torres Lete
- Gaia: Kurtso bukaera
- Neurria: Zortziko handia
- Doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak
Nahiz ta kanpotik samur ikusi
irakasleon jarduna
kurtsoa amaitzen doan honetan
nolako estuasuna
ze balioan ipintzen bada
ezagutza gaitasuna
ikaslearen bidea bihur
liteke horren zurruna
sententzia bat baita askotan
erabaki behar duguna
batzuk kurtsoa dute jokoan
baina askok etorkizuna
Ia berdin du aulkian nor den
errobota zein gizaki
gure hezkuntza baztertzailea
produktiboa izaki
haien gaitasun eta ametsak
egiten dira bi zati
ta nahi baino lehen bihurtzen zaie
dena emaitza zenbaki
nahiz azterketak zurian utzi
bizitzaz zerbait badaki
ta ezin dugu haien patua
gu bakarrik erabaki
Hurrengoa
- Bertsolaria: Garazi Arozena Azarola
- Gaia: Esperantza azkar galtzen dugu