Beñat Torres Lete
- Gaia: Txertoa
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak
Txertoa lortu izanak ditu
albistegiak nahasi
“normaltasunak” data izateko
zenbat premia ta antsi
Pandemia hontan galdu bai baina
deus ez al da irabazi?
“Ez negar egin” esaten dute
ba nik nahiago dut kasi
Honetatik zer egin nahi dugu
ahaztu edo ikasi?
Le(he)ngora ahalik bezain lasterren
joateko itxaropenak
azaleratu ditu sintomak
gure gizartearenak
hainbat gabezi estaltzen ditu
errutinaren ahalmenak
antza guztiok lasaitzen gaitu
desorden honen ordenak
Oraindik zenbat gaitz ote daude
txertorik ez daukatenak.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Garazi Arozena Azarola
- Gaia: Arlo artistikoa eta konfinamendua