Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena
- Gaia: Kultur itzalaldia
- Doinua: ETAren su-etenetik
Zenbat sortzaile kolokan,
etsipenaren karraio,
martxoak hil gintuen ta
apirilik ez da jaio,
ze «ez zaitezte kezkatu»,
ze «lasai» ta ze arraio!
dagokionari irmo
zuzendu behar natzaio…
itzalaldi ostekoa
aurrekoari darraio,
ez musika emanaldi,
ez zine, ez bertso saio…
arte dizipilna honi
ez-kultura deitzen zaio.
Une oro atzeratzen
zaigunez etorkizuna,
sekula baino gehiago
behar zaitugu, laguna,
urte osora zabaldu
liburuaren eguna,
babestu kulturgile ta
sortzailearen jarduna.
Loratzean itzalaldi
osteko biharamuna,
ametsondo itzel bat da
itzuliko dizuguna,
itzala emateaz gain
argi egingo dizuna.
Hurrengoa
- Bertsolaria: German Urteaga Garmendia
- Gaia: Umore erraza bertsotan